Joan edukira
Polimerasa

Euskal Zientziaren Jolasak

Lege-oharra

Azken eguneraketa: 2026ko urriaren 10a.

Webgunearen titularra

Titularra
BASQUE CENTER FOR MACROMOLECULAR DESIGN AND ENGINEERING POLYMAT FUNDAZIOA
IFZ
G75067454
Helbidea
Tolosa hiribidea 72, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Erregistroa
Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Fundazioen Erregistroa, F 336 zenbakia
Telefonoa
943 506 061
Harremana
info@polymat.eu · Polimerasa: benat.olave@polymat.eu

Helburua

Webgune honek Polimerasa aurkezten du, POLYMATek sustatutako zientzia-jokoen plataforma: haren jolasak, Zientziarekin Solasean eta Jolasean proiektua eta zientzian sakontzeko baliabideak.

Testu hau polimerasa.eus webgune honetako orriei dagokie (jolasak, zientzia+, proiektua eta orri legalak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Domeinu berean dagoen POLYMAT Play plataforma (polimerasa.eus/polymat-play/) eta jolasen orriak (polimerasa.eus/content/) ez daude testu honen barruan. Zientzia+ orriko estekek beste webgune batzuetara eramaten dute, leiho berrian; webgune horiek beren arauak dituzte.

Jabetza intelektuala

Jolasak, argitaratzen direnean, Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean argitaratzen dira, jolas bakoitzaren fitxan adierazitako egiletzarekin.

Lizentzia horretatik kanpo daude Polimerasaren marka eta POLen silueta, POLYMATen eta POLYMAT Play-ren logotipoak, Eusko Jaurlaritzaren logotipoa eta ikerketa-zentroen logotipoak: horien eskubideak beren titularrenak dira. Letra-tipoak (Poppins eta JetBrains Mono) SIL Open Font License 1.1 lizentziapean daude.

Kanpoko estekak

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak ditu (adibidez, polymat.eu, creativecommons.org, quantummile.basquequantum.eus edo zientziaklik.euskadi.eus). Webgune horien edukiak ez dira POLYMATen ardura.

Erantzukizuna

Edukiak zuzenak eta eguneratuak izan daitezen saiatzen gara. Akatsik ikusten baduzu, idatzi benat.olave@polymat.eu helbidera.